Artea
Arkitekturan, tenpluak eta jauregiak eraiki zituzten.Tenpluak adreiluz egiten ziren eta harresien bidez inguratzen ziren.
Zigurat(tenpluaren dorreak) sortuko ziren eta eskaileren bidez komunikatzen zirenak.
Goi-mailako funtzionarioei estatuak egin zitzaizkien.Estatua horietan gehienetan pertsonak banaka agertzen ziren.
Gizarteko gertaera handien berria emateko erliebe-lanak garatu zituzten.
Erliebea leku nagusietan kokatuz nabarmentzen ziren (tronuan, gurdian...) eta neurri handiagoa izan ohi zuten.
Normalean, aurpegia aldamenetik agertzen zen.
Iritsi zaizkigun margolanak horma-pinturen bidez iritsi zaizkigu.
Gai nagusiak basapiztien aurka heroiek egindako ekintzak, etsaien porrotak, etxe-abereen ilarak eta horrelakoak ziren.
Batik bat, lapis lazuliak erabiltzen ziren.
.
Hiru gezik zaurituta odol ugari isurtzen duen lehoi eme bat erakusten du irudiak. Horietako batek bizkarrezurra gurutzatzen dio eta, ondorioz, ezin ditu atzeko hankak mugitu. Aurreko zatiak indarrari eusten dio, baina animalia hilzorian dago.
Errege asiriarrek, beren etsai eta menpekoei beldurtu edo harritzeko margo eta eskultura nahiko handiak egin zituzten.

Zabaldu
del.icio.us