Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Aitzin aroa

22/02/2008 GMT 1

Sarrera

bkukularra @ 10:17

mapa.jpgmapa.jpg

Gaur egun Irak dagoen tokian, bada lautada zabal bat, bi ibairen igarobide dena. Tigris eta Eufrates ibaiak dira. Ibaiek hainbat meandro eta inguru zingiratsu osatzen dituzte, beren urek eta beren ibaiadarretakoek gainezka egiten dutelako maiz. Udak oso beroak dira, neguak hotzak eta euri gutxi egiten du. Mesopotamia deitu zuten lurraldea lehen kultura hantze garatu zelako.

Duela 8.000 urte ibaien ertzetako lurrak lantzen hasi ziren.
Denborak aurrera hainbat herri sortu ziren, lehenak Sumertarrak eta Akadiarrak izan ziren. Hegoaldean bizi ziren lehenengoak eta iparralderago bigarrenak. Hiri-estatuetan bizi ziren eta horietako bakoitzak biztanleak elikatzeko behar hainbat lur zituen; beren burua gobernatzen zuten, hau da, independenteak ziren. Eta gainerako hirietatik edo herri nomadetatik babesteko herritarrek harresi handiak egin zituzten.

mapa.jpgmapa.jpg

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!