Sinesmenak eta zientziak
Mesopotamiarrak politeistak ziren, jainko askorengana sinesten baitzuten. Jainkoei tenpluetan sakrifizio ugari eskaintzen zizkieten janarien bidez.
Mesopotamiarrak jainkoak haserretuko ziren beldur ziren eta deabruei eta espiritu gaiztoei ere beldur handia zieten.
Magian eta igarpenetan ere sinesten zuten.
Mesopotamiarrak zientzia praktikoa garatu zuten beren arazoei irtenbidea aurkitzeko.
Izugarrizko garapena izan zuten, matematikak,natur zientziak, medikuntzak, eta astronomiak.
Gainera, gurpila asmatu zuten eta eraikinetan arkua eta ganga erabiltzen lehenak izan ziren.
IDAZKETAREN SORRERA
Nekazariek jainkoei egiten zizkieten eskaintzak apaizek biltzen zituzten eta hauek, aldi berean, eskaintza horiekin zenbait ordainketa egiten zuten. Hori guztia kontrolatu ahal izateko, kontabilitatea eraman behar zutela jabetu ziren.
k.a 3500 urte inguruan, berdindutako buztin zatietan kontabilizatu nahi zituzten gauzen zirriborroak marrazten hasi ziren puntzoien bidez. Piktogramak ziren.
Gerora,zeinuak horizontalean marraztea hobe izan zitekeela pentsatu zuten Zumezko puntzoiaren formaren ondorioz, grabatuek falka forma zuten eta, horregatik, idazkera mota horri falka-formako idazkera edo idazkera kuneiformea deritzo.
Eskribak irakurtzen eta idazten zekiten pertsonak ziren eta eguneroko bizimoduko hainbat alderdi adierazten zituzten idatziz.
Zeinuak goitik behera marrazten ziren buztinezko tauletan eta, ondoren, labeetan egozten ziren, gogortzeko.
Sentimenduak, ikusi ezin ziren gauzak, aditzaren denborak... adierazi ezin zirenez, zeinu bakoitzari balio fonetiko bat eman zioten azkenerako eta, horrela, ideiak irudikatzen ikasi zuten
Idazten ikastea nahiko zaila zen. Aberatsek beren semeak eskolara bidaltzen zituzten, idazten, kalkuluak egiten eta beste hizkuntza batean hitz egiten ikas zezaten.

Zabaldu
del.icio.us